CASTELLANO

Datorren ekainaren 8an, Igandean Bermeoko Ermitxen 9.martxa EZ LEIHAKORRA antolatzen dugu.

Aurten, berriro ere bi ibilbide izango dira hautatzeko. Batetik “Betikue”, 31km-takoa eta bestetik “Luzie”, 48km-takoa, Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldien 7.zirkuituaren barruan kokatzen dena.    

Aurtengo ibilbideak berrikuntza asko ditu eta parte hartzaileek derrigorrezkoa dute bi ibilbideetan izena aurrez ematea.

Betiko lez, martxa honen helburua Bermeoko Ermitxa ezberdinak ibilbide berean lotzeko aukera eskaintzea da (Gaztelugatxe, San Miguel, Mañu, Aingeru Guardie, Almike).

Izena eman eta ibilbide osoa  betetzen duen parte hartzaile orok jasoko du bukaeran kamiseta, diploma eta SALICA kontserbek eskaini dizkiguten produktuak.

Ibilbidean zehar, osasun zerbitzuak eta anoa postu likido zein solidoak eskainiko zaizkizue.

Sasoi honetan egiten diren beste ibilaldien ondoan ezberdina da gurea, izan ere Kantauri itsasoa ez da momentu batean ere begi bistatik galtzen eta zer esanik ez Gaztelugatxeri buruz!

BETIKUE (31Km - 1.250m) Perfila:
- Irteera: 2008.eko Ekainaren 8an, Igandean, Taraska plazatik goizeko 8etan aterako da.
- Izen ematea:

     1.- Lehenik eta behin,
MAIATZAREN 30a baino lehenago gure kontu korrontean, Euskadiko kutxan 3035 - 0034 - 07 - 0340036271, 6euro sartu (Sollube 707 MendizaleTaldea)  eta bertan zuon izen abizenak ipini.  GARRANTZITSUA: pertsonako diru sarrera bakarra egin, hau da, guri, dirua 6eurotako aldietan agertu beharko zaigu, beraz ez ezazue sartu binaka edo taldeka.
     2.- Gero,  egunean bertan, goizeko 7:10etatik, 7:45era ziurtagiria guri entregatu eta berarekin batera izen emate fitxa ondo beteta.

- Prozesua arintzeko berton deskargatu ahal duzue. IZEN EMATE FITXA
- Martxa bukatzean dutxatzeko aukera eskainiko da.
-
Aterpetxean lo egiteko aukera ere eskainiko da, goizean goiz esnatzea gehiago kostatzen zaionarentzako.
- Aterpetxeko gaua gordetzeko edo edozein zalantza argitzeko deitu astelehenetik ostiralera arratsaldeko 20etatik aurrera edo asteburuetan edozein ordutan 630.660.781 zenbakira edo email bat bidali
info@sollube707.com era. Ordutegitik kanpo ez da arretarik izango.

LUZIE (47Km - 2.300m) Perfila:
 - Irteera: 2008.eko Ekainaren 8an, Igandean, Taraska plazatik goizeko 7retan.
- Izen ematea:

     1.- Lehenik eta behin,
MAIATZAREN 30a baino lehenago gure kontu korrontean, Euskadiko kutxan 3035 - 0034 - 09 - 0340036282, 10euro sartu (Sollube 707 MendizaleTaldea)  eta bertan zuon izen abizenak ipini.  GARRANTZITSUA: pertsonako diru sarrera bakarra egin, hau da, guri, dirua 10eurotako aldietan agertu beharko zaigu, beraz ez ezazue sartu binaka edo taldeka.
    
2.- Gero,  egunean bertan, goizeko 6:00etatik, 6:45era ziurtagiria guri entregatu eta berarekin batera izen emate fitxa ondo beteta.

- Prozesua arintzeko berton deskargatu ahal duzue. IZEN EMATE FITXA
- Martxa bukatzean dutxatzeko aukera eskainiko da.
-
Aterpetxean lo egiteko aukera ere eskainiko da, goizean goiz esnatzea gehiago kostatzen zaionarentzako.
- Aterpetxeko gaua gordetzeko edo edozein zalantza argitzeko deitu astelehenetik ostiralera arratsaldeko 20etatik aurrera edo asteburuetan edozein ordutan 630.660.781 zenbakira edo email bat bidali
info@sollube707.com era. Ordutegitik kanpo ez da arretarik izango.

 


Inicio Calendarios anteriores Calendario 2.008 Itinerarios IX Marcha de las Ermitas GPS-CompeGPS Meteorología Fedérate ON LINE

Diario de Burgoa

Centenarios
Bizkaia

© Copyright 2000-2008 Sollube 707 Bermeoko Mendizale Taldea
Móvil 676.620.195 - Jueves de 20:00 a 21:30
info@sollube707.com
Apartado de Correos 5
 Bermeo 48370
(Bizkaia)